XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun, Jainko Aita errukitsu,
apalki eta uste osoz zuzendu dizugun otoitza;
eta egizu, gaitz guztietatik babesturik,
beti Zu goresten pozik bizi gaitezela.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

R/. Amen.

Edota:

Senideok: Fede eta maitasun berak elkartzen gaituenez, zabal ditzagun geure bihotzak mundu guztiko gure senideen beharretara eta egin diezaiogun otoitz guztion Aitari.

- Eliza osoaren alde eta batez ere gure elizbarrutiaren alde: Ebanjelioaren legami eta testigu izan dadila mundu guztiaren salbamenerako, eska diezaiogun Jaunari.

- Kristauen artean, batez ere neska eta mutil gazteen artean, gure Jainkoak bokazioaren hazia erein dezala, kristau-elkarteen eta gizarte osoaren onerako, eska diezaiogun Jaunari.

- Lurralde pobreetako gure senideen alde: haienganako gure solidaritzan eta laguntzan ikus dezatela Jainko Aitaren maitasunaren seinalea, eska diezaiogun Jaunari.

- Elizatik aldendu direnen alde, eta Jainkoaren bila dabiltzanen alde: gure Jaunaren Espirituaren argia suma dezatela beren bihotzetan, eska diezaiogun Jaunari.

- Igande honetan batzarrean bildu garen kristauon alde: gure Jaun berpiztuaren poza nabari dezagula geure barruan, eta poz hori geure inguruan zabal dezagula, eska diezaiogun Jaunari.